XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Gaur arratsaldeko 21'35etan,
Taldeei zuzendutako lehiaketa saio hau Iñigo Agirrek zuzendu eta Begoña Beristain-ek aurkeztuko du.
Lehiaketa saio honetan, sei pertsonaz osatutako bi taldek parte har dezakete.
Talde hauek senitarteko edo lagunez osatuta egon daitezke, saioaren asmoa euskal ikusleei ordubete erraz bat eskeintzea delarik.
Horietako lehenengoa kirol bat izango da, baina horrez gainera hondartzan egitekoak eta kamara ezkutuaz eginiko beste batzuk ere izango dira.
Lehen atal honetan, era honetako frogak gainditu beharko dituzte: asto lasterketak; bigantxak toreatzea; plastikozkoaz saskibaloiean jokatzea eta triziklo edo piragua lasterketak egitea esate baterako.
Horrez gainera, lehiakideek, kamara ezkutuaren bitartez, sketx baten protagonista izango dira.
Gainditu beharreko bigarren frogak lehiakideen trebezia eskatuko du.
Horrela, adibidez, partehartzaileek zinta dantza korapilatu gabe egin beharko dute; norbaitetaz mozorrotu edo behia jaitsi.
Froga hauek gaiean aditua den gonbidatuaren begiradapean egin beharko dira eta bera izango da gainera bi talderen epailea.
Kultura orokorrari buruzko galdera multzoa osatzen du saioko hirugarren atalak, gehientsuenak Euskal Herriarekin lotuak.
Talde bakoitzari sei galdera zuzenduko zaizkio.
Laugarren froga, galdera bidez pertsonaia sorpresa baten nortasuna asmatzean datza.
Pertsonaiaren identitatea agerian jarri ondoren, talde bakoitzak bi minututan filmeak antzeztu beharko ditu.
Pertsonaia misteriotsua izango da, kasu honetan, lehiakideen trebezia epaitzeko arduraduna.
Gaur, asteazkena, 21.35etan ETB-2tik eskainiko den lehen
Asto lasterketan parte hartu eta trukatutako osagaietan fidatu gabe ensalada prestatzea izango dute betebehar.
Pertsonaia miseriotsua asmatu eta Cantinflas-en
Gaur gaueko 22'35etan, ETB-2an,
Zuzeneko saioa denez
Bestalde, zuzeneko saio bat egiteak esan nahi duen arriskua kontutan hartuz, Calleja pozik dagoela eta saioa bizian eta atsedenik gabe egiteaz pozik dago:
Hiru zati ditu saioak.
Lehenengoak postura ezberdineko bi pertsonek (ez dute zertan postura kontrajarririk izan beharrik), mahai baten aurrean asteko gai nagusienez hitzegingo dute terraza batean.
Bigarren atalean, zenbait pertsonaia elkarrizketatuak izango dira, famatuak egin diren gaiei buruz eta zenbaitetan, publikoak ezagutzen ez dituen heuren bizitzako atalak agerian jarriko dituzte.
Saioa asteoro gonbidatu finkoak izango dituen mahai-inguruak itxiko du.
Saioan musika talde ezberdinek jarritako aktuazioak tartekatuko dira.
Gaurko lehen saio-honetan, Dionisio Rodriguez Martin
Kazetari honek
Bestalde, Carmen Posadas idazle uruguayarra elkarrizketatua izango da 60 hamarkadari buruz idatzi duen liburuaz.
Saioa, Mikel Erentxun, Duncan Dhu-ko abeslariak, Manolo Cerdán
Saio hau zuzenean ikusi nahi dutenek Donostiako (943) 459022 telefonora dei dezakete.
Euskal Telebistan egunotan ikusi dudan programarik onena galego talde batek egina izan da.
Bikaina zela esatea gutxi iruditzen zait, izan ere, ez zitzaizkidan malkoak atera ez naizelako erraz emozionatzen, bestela...
Euskaldunez mintzatzen zen
Hemendik kanpo gutaz ezagutzen diren topikoak xamurtasunez eta ironiaz aztertu zituen Antonio Reixak.
Saio hori Galizako telebistan eman dute, eta
Ruper Ordorika, Tapia eta Leturia, Delirium Tremens, Duncan Dhu, Olasagasti, eta Perurena hurbildu ziren
Izugarri gustatu zitzaidan, gutxitan disfrutatu dut hainbeste telebistari begira, zer gehiago esan dezaket?
Beharbada, aipamen berezi bat merezi du Reixak Ordorikari egin zion elkarrizketak.
Bata euskaraz mintzatu zen; galegoz bestea.
Telesaio orijinal bat ondo egitea zer den ikasteko berriz eskaini behar zuten
Niri pena bakarra gelditu zait, hots, ez nuela bideoan grabatzeko aukerarik izan.
Lan txar ugari ikusten diren garai hauetan, Reixaren umore intelijentea oso baliogarria izango zitzaidan depresioa uxatzeko.
N. ITURREGI